XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batez ere puntu bati buruz ikusten dugu aldaketarik: Unanimitate edo aho-batezkotasuna.

Izan ere, aho-batezkotasuna, urtetan eta urtetan zehar, ideal, perfektotzat, kohesio eta potentziaren sinbolotzat jo izan du sobietar intelligentsiak; aniztasuna, berriz, pluralitatea, degradazio modutzat zeukaten ideologo horiek.

Pluralismo sozialistaren abantailez mintzatu den lehenengo buruzagia Gorbatxev izan da, 1987ko uztailaren 14ko diskurtso batean.

Ekonomiari dagokiolarik, eta orohar, sobietarren beren planteamentua zerau izan da: hemen beharrak azkar aldatzen ari dira, eta gure administrazioa berriz mugigaitz eta zurrun ageri da, desegoki eta baldar.

Administrazioa behar litzateke kanbiatu beraz.

Atzerritik ordea, galde hau egiten da maizenik: Perestroikaren aukera, zer dugu finean: sistemaren krisisaren ezagupena, non eta aterabide bakarra atzera jotzea bait litzateke, hau da, eta 1917tik zenbait autorek presagiatzen duten bezala, kapitalismorantza bideratu beharra, edo sistema konbergentzia baterantza behintzat, ala Moskuk baieztatu bezala sobietar gizartearen oinarri espezifikoki sozialistekiko aurrerapausu ikusgarri baterako kondizio-jartze bat dugu?.

Baina, zergatik orain? Kanpoko baldintzak aldatu ote dira bapatean?.

Kontutan hartzeko puntua dugu: larogeigarrenetako hastapenetan nazioarteko tentsioa txit areagotu bait da hala ekonomian (zorrak eta enbargoak, petrolioaren prezioaren gorakada...), nola arma-lasterketari dagokionean, eta abar.

Sobietarren erreakzio bat izan liteke, beraz.

Halabaina, sobietarren beren esanetara, aldaketarako arrazoiak barruan topatu behar genituzke (krisisik?.

Aurrerago mintzatuko gara).

Poloniako gora-beherak agitu ziren denboran, sobietar prentsan artikulu bat edo beste agertu zen azpimarratuz ezen, herri sozialista baten barruan ere gerta zitekeela gatazka seriorik.

Radvanyi-ren ustez (), sobietarrek beren historia dramatikoan lezio bat ongi ikasi badute, hauxe ikasi dute: SESBek ez du areagoko krisisik ezagutu behar.

Eta hau, afera militar eta estrategikoei dagokielarik, hazkunde ekonomiko eta populazioaren bizi-mailaren altxatzeari ere badagokie.

Alarmak joez gero, soluzioak bilatu behar eta ohizko bideak ez-egoki azaltzen direnez....

Baina urjentziaz bilatu behar dira soluzioak.

Aski denbora galdu bait da honezkero.

Ekonomiaren baldintzek determinatzen dute: Lanjerosoa da, batzuek pretenditzen duten gisa, orain erreflesionatzeko betarik hartu dezagun.

Teknologien bilakaera prebisibleak bospazazpi urte ematen dizkigu bakarrik munduko ekonomiaren mugimendua segitzeko moduan egon nahi badugu (V. Krivotxeiev, Zientzia Akademiakoa).

Beste maxima bat, perestroikazaleena, hauxe dugu, produkzioa behar sozialetara subordinatu behar da (Abel Aganbegian ekonomilariaren hitzez).

Baina behar sozialak aise beteko direla pentsatzen duenari, argi ibiltzeko dei egiten dio Krivotxeievek berak: Ez da izkutatu behar transizio urteak zailak izango direla, bizi maila gelditzeko arriskua ere badagoela.

Berregituraketak kuraia eta sakrifizioak esijituko dizkigu oraindik.

Beste bolada gogor baterako paratu behar dukete, beraz, sobietarrek.

Eramangarriagoa, halaz ere, datorren etapa hau, demokraziari esker?.

Seguru aski bai, baldin eta Gorbatxeven solasaz fidatzen bagara.

86an, Jabarovsk-en, esan zuen: Berregituraketa ez da posible izango non ez bait da demokrazia bidez.

Horrela bakarrik ireki ahalko dira sozialismoaren indar sortzailerik bortitzena dugun lan eta pentsamentu askatasunarentzat horizonte berriak.

Perestroikak dakarken demokratizatzeaz, eztabaida txiki bat aditu genuen, ETBko gai honi buruzko debate batean.

Beltzak honela esan zuen: Demokrazia leninista da partiduak zuzentzen duena eta horren kontra ez dago ezer egiterik.

Ideologiari dagokionez hori da lehenengo gauza.

Hori ez da aldatzen perestroikarekin.

Beste gauza bait da alderdiaren barruan korrupzioa kentzea etabar, hobeto funtzionatu dezan.

Ziudadanoari informazio gehiago eskaintzen zaio, eta ustez eskubide sozial gehiago ere eskaintzen zaio; eta trukean partiduak zer eskatzen dio ziudadanoari?.

Salaketa gutunak idatzi ditzan, arazoak gero partiduak konpondu ditzan.

Baita jendea mobilizatzea ere, lana hobeki egin dadin.

Baina estatuaren funtsak eta demokrazia guk ulertzen dugun gisa, hau da libertate indibiduala... ez dira batere aldatzen.

Igor sobietarra honela defenditzen zen: Ados nago, partiduak sortu duela perestroika, partiduak sortu duela eta herriak apoiatzen duela.

Estatu denetan daude buruzagitzan dauden partidu, taldeak, demokrazia ez bait da berez sortzen.

Eta Beltzak atzera: Iraultza leninistaren ondoan kasta batek bahitu zuen boterea eta ez du utzi harez gero.

Denek sistemarekin ados egon edo ez egon, ez baldin badute eskubiderik boterea dudan jartzeko, orduan hura ez da demokrazia sineskorra.

(Siniskorra den, ez den, bakoitzak ikusiko.

Goitikakoa bada behintzat, hori ezin ukatu posible ote da, goitikako erreforma baketsua?.

Zein sektorek apoiatzen duen, ikusi beharko).

Galbidean aurkitzen zen demokrazia leninistari tinko eutsi nahi diote perestroikaren aitzindariek.